XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aldeaurrez marraz ahal baneza gero egurrera eraman nahi nukeena...!!!.

Iñork ez dit erakutsi, ordea, marrazki-alorrean eskuak erabiltzen.

Nere aitak jatorriz du zurgintzarako ahalmena eta eguzki-printza baño zorrotzagoa baidu irudimena, iñungo marrazkiren beharrik ez du izaten, burua erne zaion hura, xuxen xuxen zurean txertatzeko.

Ni ez naiz aitaren neurrietara iristen.

Horretaraiño iritsi zirenez gero, beharrezko zirudien ikastolako garai bateko kontuak aipatzea.

Bi lagunen buruetan bizi bizi erne zen txikitako gertakizunen ezpata.

Martiñek, ordea, hitz beste egiñaz, herrian gertatzen ari zirenetara jo zuen.

- Udaletxeko billeretan ez dut ikusi egun hauetan zuenetakorik, Kepa, esan zion ahoa betean Martiñek?.

- Udaletxeko billeretara ez garela agertu? eraso zion Kepak harriturik bezela.

- Zer esan nahi duzu? - Estu eta larri gara oraintxe, Kepa!, esan zion Martiñek.

- Ez al duzu ezer jakin?
- Jakin, jakin, gauza berririk ez dugu jakin guk.

Azkeneko hamabostaldi honetan ez gara herrira agertu, eta gertatzen denaren ezjakiñean gaude.

- Urik gabe gelditzera dator gure herria, Kepa! Udako legorte luzearen ondorio bezela, izugarrizko ur-eskasia sortu zaigu, herrirako daukagun ur-zuloa miatzen hasi gara eta, herrirako ura sortzen duen iturria agortzera doala ikusi dugu.

Oso denbora gutxirako ura izango ote dugun kezkak lepezurreraiño hartuak gauzka.

- Harrigarria gertatzen zait, Martiñ, esaten ari zatzaizkidana.

Larrunbe-errekak ez al du gurea bezelako hamar herrirentzat hainbat ur? Erreka horretako ura herrikoari erastea ez al da aski?
- Lotan egon garela uste al duzu, Kepa?! Larrunbe-errekako urak ondo aztertuak dauzkagu, (...).